XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¡A! Oroipen gozo oyek gure biotza menperatzen dutenean, orrduban bai, zorionaren antza zoragarri agerrtzen zaigula.

¿Ta gizonaren biotza noiz da zuzenena?¿Gure biotzak naimen zuzenenak noiz izan ditu?¿Ze garaitan gure albo-inguruan gauzik alai-pozkarrienak, zuzen-onenak ikusi ditugu gure aurrtzaroan ez-pada?¡A, yaun-andrreak! Ume garaiko oroitza ¡ze atsegiñgarri zaigun!.

Eta oroitz atsegiñgarri ori ¿zerrk ondoena erakarriko digu gaurr euskaldunena bakarr-bakarrik dan txistu pozkarriak baño?.

Nere burutik kendu ezin det, yaun-andrreak, arako gure gazte-aroko jai garrbi atsegingarri ayen oroitza.

Gure esnatzea alaya bai izaten zala.

Goizean-goiztik gure eliza zarreko eskilla aundien ots aundikorrak esnatu ta jayaren oroitzak lasterr gure biotza eztiki gozatzen zuban.

Baita jaiki ere alperrkeri gabe.

Aurregunean amaren esku mattekorrak kutxa zarraren gañean gertu zizkigun atorr zuri garrbiak, ain egoki tolestuak, (...).